lunes, 2 de abril de 2007

Udaberriko klasika

Igande honetan udaberriko klasika prestigiotsua lehiatu zen. Opel-Ibaiganeko lehenengo sailkatua Iñaki Gonzalez izan zen 21. postuan. Erlantz Uriarte eta Jagoba Arberas 1:31-kara sailkatu ziren.

Jagoba Arberas: "Lasterketa hasieran ihesaldi batean sartu naiz baina harrapatu gaituzte. Bronkitis txiki batekin nabil Gorlako karreratik eta banekien Muniketan gora zaila edukiko nuela hoberenekin egoteko, horregatik saiatu naiz igoera aurretik".

Iñaki Gonzalez: "Indartsu sentitu naiz. Muniketan aurrean egon naiz hoberenekin baina Autzaganen ezin izan naiz aurreko taldetzoan sartu. Pena bat, indartsu sentitu naizelako."

Sailkapena

No hay comentarios: