miércoles, 2 de mayo de 2007

Taldeko lesionatuak

Opel-Ibaigane sorte txarra eduki du aurten lesioei dagokionez.
Hodei Landak Villatuertako karreran kolpe handia hartu zuen belaunean errotonda batean Foralen moto bat talde erdian sartzerakoan. Handik ona, eta nahiz eta hainbat mediku eta fisioterapeuta bisitatu, ezin izan du belauneko mina kendu. Espero dugu pronto berreskuratzea eta konpetiziora bueltatzea.
Jagoba Arberasek bere eskuineko belaunean tendiditis printzipio bat izan zuen ere eta bi karrera(Ayegui eta Noja) korritu gabe egon zen. Tratamendua jaso ondoren eta arazoa konponduta asteburu honetan konpetiziora bueltatu da.
Beñat Sotok ere belaunarekin arazoak izaten ari da. Errotulako tendoia pustuta du eta deskantsu bat hartu du arazoa ahal eta bezain laster konpontzeko.
Mikel Ozerinjauregiri ere belaunak kexuaka hasi zaizkio eta mina zerk sortzen ezjakinean dabil. Hala ere, Balmasedan atera zen nahiz eta bere belaunen kexuak.

No hay comentarios: