lunes, 17 de marzo de 2008

Roberto Fernandez 10. Lizartzan


Joan den larunbatean opel ibaiganeko txirrindulariek Lizartzako lasterketan parte hartu zuten, lehendakari txapelketarako balio zuen lasterketa, hain zuzen ere.

Proba eguraldi onarekin hasi zuten parte hartu zuten 133 txirrindulariek baina lasterketak aurrera egin ahala eguraldia pretaldu egin zen eta kilometro batzutan euria gogotik egin zuen.

Lasterketa hasi eta 20. kilometro inguruan ihesaldi bat egin zen 7 edo 8 txirrindulariz osatua, ihesaldi horretan taldeko inor ez zegoelarik. Horrela, altzoko lehen igoerara iritsi zirenean, aurrean 5 txirrindulari bakarrik geratu ziren eta atzean tropela apurtzen hasi zen. Altzoko bigarren igoerara gerturatzen ari zirenean iheskideak harrapatu zituen tropel nagusiak Debabarrena taldeak egindako lanaren esker eta orduan hasi zen euri jasa handiena. Txirrindulariak altzo bigarrenez igo eta jaisten hastear zeudela euria gogotik hasi zen eta jaitsiera oso irristakor zegoen.

Ondoren txirrindulariak eguneko hirugarren porturantz bidean zihoazela 4 txirrindularik ihes egin zuten eta leaburuko malda gogorretan atzetik beste 6 txirrindularik, tartean Roberto Fernandez zegoelarik. Eguneko azken mendatea falta zen eta igo ondoren aurrean 8 txirrindulari geratu ziren. Atzetik lehendakari txapelketako liderra eta Roberto Fernandez oso denbora txikira zihoazen eta helmugara iristear zeudela harrapatu egin zituzten, garaipena Noel Martin lehendakariko liderrarentzako izan zelarik. Roberto Fernandez 10. izan zen azkeneko sprint horretan eta puntu oso baliotsuak lortu zituen lehendakari txapelketarako.

Beste hiru taldekidek ere bukatu zuten lasterketa bukatzea: Mikel Bizkarra 31. postuan sailkatu zen, Alejandro Cobo, berriz, 43. eta Jon Baztan 60. Horrela taldekako sailkapenean ere Opel Ibaigane taldeak 5. postua erdietsi zuen.

Bestetik esan beharra dago, suertea ere ez zutela taldeko txirrindulariek aldeko izan eta Garikoitz Aspuru, Jesus Linares eta Jonatan Lazarok zulatua izan zutela eta Pedro Goñi erori egin zela.

Hurrengo lasterketa, martxoak 22an Laukizen izango da 23 urtez azpiko txapelketarako baliagarria.


El pasado sabado los corredores del opel ibaigane disputaron la prueba de Lizartza valedera para el torneo lehendakari.

Los 133 corredores inscritos comenzaron con buen tiempo la carrera pero despues se fue torciendo y hubo momento en que llovio mucho.

Sobre el kilometro 20 se hizo la primera fuga importante de unos 7 o 8 hombres. En la primera subida a Altzo se quedaron delante 5 y el peloton se empezo a romper. Despues de bajar el puerto el equipo Debabarrena se puso a tirar ya que en la escapada no tenia a ningun corredor. Asi pues, en la segunda subida a Altzo se termino esa fuga. Cuando estaban apunto de comenzar a bajar es cuando empezo a llover con fuerza y la carretera se puso muy peligrosa.

Despues de la bajada, se marcharon 4 hombres del peloton. Poco a poco los corredores se iban acercando al momento clave de la carrera que era la subida a Leaburu, un puerto corto pero muy duro. En Leaburu se marcharon en busca de los 4 de cabeza 6 corredores entre los que se encontraba Roberto Fernandez. Ya solo quedaba la ultima subida a Altzo y despues de coronar y bajarlo quedaron 8 en cabeza. Por detras, a muy poquitos segundos venian Roberto y el lider del lehendakari que enlazaron muy cerca de meta y este ultimo se llevo la victoria. Por su parte, Roberto fue 10 en ese sprint y consiguio puntos muy buenos para el torneo lehendakari.
Otros 3 corredores consiguieron finalizar la prueba: Mikel Bizkarra en el puesto 31, Alejandro Cobo el 43 y Jon Baztan el 60. Asi pues el equipo consiguio el quinto puesto por equipos.

Tambien es de reseñar que nuestros corredores no tuvieron la fortuna de su parte ya que Garikoitz Aspuru, Jesus Linares y Jonatan Lazaro pincharon y Pedro Goñi tuvo una caida sin consecuencias, afortunadamente.

La siguente carrera sera en Laukiz el dia 22, valedera para el torneo sub 23.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Hello. This post is likeable, and your blog is very interesting, congratulations :-). I will add in my blogroll =). If possible gives a last there on my blog, it is about the Projetores, I hope you enjoy. The address is http://projetor-brasil.blogspot.com. A hug.