lunes, 26 de marzo de 2007

Larunbatean Laukizko karreran Iñaki Gonzalez izan zen Opel-Ibaiganeko taldeko lehenengo klasifikatua. Hau iheslarien atzeko taldean sartu zen.
Iñaki Gonzalez: "Indartsu ikusi naiz, baina azken kilometroetan ezin izan naiz ondo kolokatu eta helmuga ez dut nahi nuen bezala borrokatu"
Igandean, aldiz, Jagoba Arberasek Beasaingo Gorla igoera lasterketan hoberenen oso hurbil sailkatu zen.
Jagoba Arberas: "Lehenengo igoera nahiko ondo pasatu dut, asko sufritu barik, baina jeitsieran hotz geratu naiz eta gero ordekan nahikotso sufritu dut. Helmugako igoeran gaizki kolokatua hasi naiz igotzen, eta naiz eta postu asko berreskuratu, ezin izan naiz lasterketaren lehian sartu"

No hay comentarios: