jueves, 22 de marzo de 2007

Lizartza eta Lizarrako karrerak

Larunbatean Lizartzan, Insalus Sarian, Iñaki Gonzalez eta Jagoba Arberas 8. sailkatu ziren ez ohiko lasterketa batean. Goraipatzekoa da ere Unai Ruiz-ek eta Jesus Linaresek egindako karrera. Lehenak eguneko ihesaldia harrapatu zuen, taldea bertan errepresentatuz, bigarrenak oso borrokalari agertu zen karreraren bigarren zatian, eraso ugariren bidez Altzoko bigarren igoeran eta ondorengo ordekan.
J. Arberas: "Lotsagarriak izan ziren lasterketaren azken kilometroak. Ez Ertzainako motorista ezta enlazekoa zekiten ibilbidea eta Altzoko azken igoera beste errepide batetik egin genuen.
Arazoak aparte, indartsu sentitu nintzen, baina Seguros Bilbao taldea oso indartsu ikusi nuen ere."

Beste aldetik, igandean, Pablo Cabañas, Beñat Soto, Jagoba Arberas eta Aritz Arberasek Lizarrara bidaiatu ziren Memorial Zinzaurren parte hartzeko.
A. Arberas: "Lehenengo kilometroetan ihesaldian sartzeko hurbil egon naiz baina ihes egin dit. Gero lasterketa oso gogorra izan da, igoera askorekin. Azysa taldeak ihesaldia behera botatzen saiatu da eta horrek tropela abiadura handian eraman du 20km falta ziren arte."
B. Soto: "Lezaun aurretik igo dugun igoeran aurreko talde batean sartzen lortu dut, baina gero kontaktua galdu dut berriz. Lasterketa oso gogorra izan da"

No hay comentarios: