miércoles, 18 de abril de 2007

Villatuerta eta Durana

Larunbatean Villatuertara bidaiatu zen Opel-Ibaigane taldeak. Sub-23 karrerako planteamenduaren barruan tarteko helmuga irabaztea zegoen. Jagoba eta Aritz Arberas anaiek behera bota zuten bi txirrindularien eskapada bat, Pablo Cabañasek sprinta disputatu zezan.
Pablo Cabañas: "Oso ondo sprintatu dut, baina Mariñelarena anaiek tarteko helmuga zehazki non zegoen bazekiten eta horrek nire kontran jokatu du"
Jagoba Arberas: "Lezaun ondoren aurreko taldean sartzear egon naiz, beraien atzetik 10 bat kilometro bakarrik joan ondoren ezin izan ditut harrapatu"

Igandean Arabako lurraldeetara desplazatu zen taldea. Duranako "Eusebio Velez" sarian parte hartu zuen taldeak. Karrera oso urduria izan zen, eta horren adierazle, Garikoitz-ren erorketa izan zen. "Errepidearen estutasun batera heldu ginen eta pelotoiaren erdialdean nengoen, ukitu naute eta lurrera joan gara bost-sei txirrindulari".
Iñaki Gonzalez: "Leintz-Gatzagako azken igoeran oso hurbil gelditu naiz aurreko taldean pasatzetik, 50 metro falta izan zaizkit".

No hay comentarios: