martes, 22 de mayo de 2007

Asteburu bikaina Opel taldeko txirrindularientzat

Asteburu honetan, Gorliz eta Markinako lasterketak lehiatu dira, biak lehendakari txapelketarako baliagarriak. Opel-Ibaigane Txirrindulari Taldeko korredoreek emaitza oso onak lortu dute. Iñaki Gonzalezek 8. eta 10. sailkatu zen eta Jagoba Arberasek 13. eta 6. Emaitza bikainak lehendakari txapelketako klasifikazioari begira.

J. Arberas:
"Larunbatean indartsu sentitu nintzen, baina ezin izan nuen eskapada harrapatu, naiz eta haien atzetik karrera osoa ibili. Asko gastatu nuen eta nekatuta joan nintzen Markinara, hala ere, Markinan gustura ibili intzen. Castroviejo eta Elorriagaren atzetik ibili nintzen Aulesti igoera ondoren, baina bigarren igoeran Eizagirrek harrapatu zidan eta ezin izan nion jarraitu"

I. Gonzalez: "Asteburu honetan hankak pisutxu izan ditut, puntutxo bat falta zitzaidala somatu dut, hala ere, Gorlizen eskapada hartzeko gai izan nintzen eta Markinan postu ona lortu nuen"

No hay comentarios: