miércoles, 11 de julio de 2007

Asteburu honetan Kantabriako Itzulia

Asteburu honetan Opel-Ibaigane taldeak Kantabriako Itzulian parte hartuko du. Ostiral goizean Gartzi zuzendariak aukeratutako korredoreak Igorren bilduko dira lehenengo etaparen irteerara bidaiatzeko. Han bazkaldu ondoren hiru eta erdietan hasiera emango zaio karrerari.
Gartzik aukeratutako korredoreak hurrengoak dira.
Iñaki Gonzalez eta Jagoba Arberas: Taldeko erresponsabilitatea eramango dute haien gainean, forma onenean dauden korredoreak direlako.
Daniel Crespo, J.M. Linares eta Unai Ruiz: Gazteak dira baina oso ondo ibiltzen ari dira, emaitza onak lortzen ari dira. Itzulira, hasiera batean, ikastera doaz, baina bigarren mailako sailkapen orokor bat lehiatzea ez dute alboratzen.
Aritz Arberas: Taldeko helduena da. Bere funtzioa besteentzat lan egitea izango da, hilabete bateko geldialdi baten ondoren ez baitator forma betean.
Beste aldetik, asteartean Iñaki Anzizar, Bruesa taldeko pistardarra, taldearekin parte hartuko duela jakin genuen, taldeko azken plaza betez.

Kantabria Itzuliko informazio guztia: www.vueltacantabria.com
www.edosof.com

No hay comentarios: