Pelotoian Kalbario jaisten ari zirela bihurgune batean bizikletaren kontrola galdu du eta kolpe handia hartu du. Zoritxar handiz tibia eta peroneoa apurtu ditu eta bere bekainean zauri handi bat egin du, bere aurpegia odolaz bete. Ziztu bizian anbulantziak Galdakaora eraman du.
Azkar errekuperatzea espero dugu.

Aitzitik, ez dira taldeko ziklistei madarikazioa jarraitzen dien bakarrei, taldeko zuzendariak, Gartzi alegia, etxeko istripu baten ondorioz bere ezkerreko orkatila bihurritu du. Ondorioz, hurrengo lasterketetan ezin izango du kotxea gidatu. Errekuperazio azkarra opa diogu ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario