lunes, 7 de mayo de 2007

Pabloren hitzak

Atzo egin zioten ebakuntza Pablori Galdakaoko ospitalean. Bostetan sartu zen kirofanoan eta bi ordu geroago atera zen, ebakuntzan dena bikain atera zen.
"Bat-batean ixten diren kurba horietako batean erori nintzen, hesi baten zutabearen kontra jo nuen eta errebotatuta atera nintzen"
"Egin nuen lehen gauza bizikletan berriz igotzen saiatzea izan zen, baina zer neukan konturatu nintzenean ez nintzen lekutik mugitu"
"Gero ospitalean eskaiola jarri zidaten, eta nahiko ondo pasa nuen igande goiza, baina arratsaldean, zirujanoa etorri zenean hanka begiratzera eta eskaiola kendu zidanean nahiko min egin zidan"
"Operazioan dena ondo irten da, eta ospitalean astearte edo asteazkenerarte egon behar naiz zauriak ondo doazen edo ez ikusteko"
"Aurtengo denboraldiaz ahaztu behar naiz. Seguruaski urrian hasiko naizela berriz bizikletan ibiltzen eta ziklokrosa egingo dut"

No hay comentarios: